Zertan datza proiektua?

FSEPS proiektuak jarduera programa bat garatuko du, abegi-etxeetan edota genero indarkeria jasan duten familiei zuzendutako bestelako bizitoki ziurrentan bizi diren emakume eta haurrei modu aktibo batean laguntzeko prestatutakoa.
Proiektuaren helburua da gizarte-bazterkeriari aurre egitea, tratu txarren ondorioei aurre egitea eta familiako harreman egonkor eta iraunkorrak erraztea. Programa honek ikasketa jarduerak eta terapeutikoak eskainiko ditu; lagundutako jarduera libreak, bidai hezitzaileak eta komunitateax elikadura-jarduerak eskainiko ditu, abegi-etxeetan edo beste espazio seguruetan bizi diren familiek oroitzapen positiboak izan ditzaten. Programaren bidez lortu nahi dugu familiek bizitzarako trebetasunak eskuratzea eta gizartean modu osasungarri batean bergizarteratzeko beharrezkoa den konfiantza eraikitzea, eeta nolabait, jokabide negatibo eta abusiboaren esperientzien ondorioei aurre egitea.

Helburuak

Proiektuaren xedea honako helburuekin lortuko da:

  • Praktika eta hornidura onak identifikatzea;
  • Testuinguru nazional desberdinetarako Abegi-etxe edo bestelako bizitoki ziurretan erabiltzeko aisialdi programa bat garatzea;
  • Interes-taldeekin elkarlanean aritu programa berriari berri emateko;
  • Familia-harreman egonkor eta iraunkorrak babesten eta errazten dituzten baliabideak identifikatzea;
  • Emakumeen eta haien seme-alaben gizarte-bazterketaren aurka egiteko jarduerak identifikatzea;
  • Frogatutako jardueretatik ikasitakoak, azken programan sartu;

Jarduerak

Proiektuak programaren ekoizpena errazteko diseinatutako jarduera ugari ditu:

Oinarrizko frogak biltzea: Proiektuak

Proiektuak iturri desberdin askotako ezagutzak biltzen ditu, Europa osoan eta haratago dauden planteamenduak jasoz. Bazkide bakoitzak oinarrizko ebidentziak bilduko ditu, beren herrialdeko ikuspuntu eta praktiketan oinarrituta, kultura-desberdintasunak identifikatu eta programan eta jardueretan sartuko direla bermatuz.

Programa baten eta baliabideen garapena

Elkarrizketen eta praktika onen ebidentzien aurkikuntzetan oinarritua, programa bat garatuko da, jarduera, laguntza materialak eta baliabideak barne, xede taldearen behar zehatzei erantzunez.

Irakasleen trabakuntza

Proiektuko kideen herrialdeetako delegatuekin formakuntza ekitaldi transnazionala antolatuko da. Nazioz gaindiko ikaskuntza hau herrialde bakoitzeko prestakuntza ekitaldi baten bidez egingo da, emakume eta umeekin lan egiten duten profesionalei, etxeko indarkeriaren eta genero indarkeriaren beste modu batzuen esperientzian. Profesional hauek ere programa emakume eta haien seme-alabekin frogatuko dituzte haien bizitoki eta komunitateetan.

Programa frogatu eta ebaluaketa egin

Bazkideek programa eta materiala probatu egingo dute froga fasean zehar abegi-etxe edo bestelako bizitoki ziurrekin lankidetzan. Jarduera guztiak ebaluatuko dira parte hartzen duten profesionalen iruzkinak biltzeko, bai eta emakume eta haien seme-alabenak jasotzeko ere.

Programa esku-liburu bar garatzea

Eskuliburuak, programa aurrera eramateko jarraibide zehatzak emanen ditu.