4. Albistegia 2021-ko urtarrila

“Gure Unea” programa: Modu arrakastatsuan frogatua

Gure taldeak COVID-19aren pandemiak eragindako erronkak gainditurik, prestakuntza ekitaldiak antolatu zituen herrialde bazkideetan eta “Gure Unea” programa frogatu ahal izan genuen Erresuma Batuan, Euskal Herrian (Espainian), Bulgarian eta Italian.

Programa frogatu eta haren ebaluaketaren emaitzek adierazten dute, batez ere emakume parte-hartzaileek eta haien seme-alabek emandako feedbackek, “Gure Unea” programaren helburu nagusia lortu dela;  esperientzia bortitzak jasan dituzten familientzako oroitzapen zoriontsuak sortzea, hain zuzen.

“Programa hau beste batzuk baino gehiago gustatu zait, honetan nire familiarekin parte hartu dudalako” (Gaztea, Euskal Herria -Espainia)

Esperientzia pilotuek erakutsi dute amek eta seme-alabek programaz gozatu zutela eta elkarrekin egoteko aukera balioetsi zutela. Jardueren bidez, familiak animatu  ziren jolastera eta elkarrekin aritzera – ama batzuek erabat ahaztuta edo baztertuta zeukaten zerbait, iraganean jasan zuten egoera zailak mugaturik. Zazpi urteko alabarekin programan parte hartu zuen Erreusma Batuko ama batek zera esan zuen:

“Ez nekien nire alabarekin jolasean edo hizketan ez nintzela ari, harik eta “Gure Unea” programari ekin genion arte. Elkarrekin egoteko modu berri bat eman digula iruditzen zait. Orain modu berri batean jolastu eta hitz egin dezakegu”.

Gainera, programaren pilotajeak edo frogatzeak erakusten du zein garrantzitsua den emakumeekin eta seme-alabekin lan egitea haien arteko harremanak hobetzeko eta genero indarkeriaren epe luzerako ondorioak gainditzen laguntzeko. “Gure Unea” programak familiei eguneroko kezka eta beldurrak alde batera uzteko aukera eskaini zien. Jarduerek aukera ematen zieten amei lasai egoteko, erlaxatzeko eta beren seme-alabekin batera gozatzeko.

“Programa bitartean nire ama zoriontsu ikusi nuen” (Gaztea, Euskal Herria-Espainia)

… Oso adierazgarria!

Bi Online Mintegi

Urrian eta azaroan, FSEPS proiektuko taldeak “Gure Unea” programaren inguruan bi online mintegi antolatu zituen. Lehen online ekitaldian programa modu orokorrean aurkeztu zen eta lehen esperientzia pilotuak azaldu ziren. Bigarren mintegiak, “Gure Unea” programa beste kultur testuinguru ezberdinetan lan egitearen gaia jorratu zuen. Bulgariako gure kideak, AVODP-ek, “Gure Unea” programa emakume ijitoekin eta beren familiekin egindako lanari buruz hitz egin zuen.

Online mintegi hauetan, herrialde bazkideetako profesionalek ez ezik, hurbilketa honen berri jakin nahi izan zuten Lituaniako, Esloveniako eta Suediako profesionalek ere parte hartu zuten.

Bi mintegi hauek honako estekan ikusgai daude:
https://fseps.eu/our-webinars/ (in English)

Material guztiak eta Formakuntzarako baliabideak

FSEPS webgunean “Gure Unea” programako eskuliburua aurki dezakezu, bai eta honako baliabideak eta lanerako materiala ere:

  • angileak programan aritu ahal izateko prestakuntza materialak;
  • Familiekin programa zuzenean erabili ahal izateko materiala.

Baliabide hauek ingelesez, alemanieraz, italieraz, bulgarieraz, espainieraz, euskaraz eta Errumanieraz daude eskuragarri.

https://fseps.eu/es/e-learning-5/

“Gure Unea” Politikaren Laburpena

“Gure Unea” programa esku-hartze logiko eta zuzenerako tresna da, genero indarkeria egoerak bizi izan dituzten eta orain ingurune seguruan dauden ama eta haurrentzat pentsatutakoa. Erraza da programa hau abegi-etxe eta bestelako baliabide seguruetan martxan jartzea. Hala ere, finantza-laguntza eta beste laguntza praktiko batzuk eskatzen zaizkie politika-eragileei eta agintariei “Gure Unea” programak jarraipena izan dezan.

Politika laburra jasotzen duen dokumentuak argi erakusten du, “Gure Unea” programaren onura nagusiak, bai eta programari ekiteko gomendioak ere.

Hementxe irakur dezakezu testu osoa.

Lagun iezaguzu “Gure Unea” programa babesten eta desberdindu zaitez!

“Gure Unea” programa martxan jartzeko zuen babesa eskainiz, emakumeei eta haurrei lagundu diezaiekezue gizarte-isolamenduaren aurka arrakastaz borrokatzen, konfiantza berreraikitzen eta tokiko komunitateetan parte hartzaile eraginkorrak izaten.

Informazio gehiago nahi baduzu, harremanetan jarri proiektuaren koordinatzailea den Morag MacDonald irakaslearekin: morag.macdonald@bcu.ac.uk edota bertako erreferentziazko pertsona den Izaskun Anduezarekin: izaskun.andue@unavarra.es

Bisita gaitzazu facebook


3. Albistegia 2020-ko uztaila

Dena prest abian jartzeko…
…hauxe zen aurreko albistegiko izenburua. Hala ere, aste gutxi batzuk ondoren, Covid Pandemia helduzen Europara eta hainbat hilabetetan zehar FSEPS proiektuko ekintza asko geldi arazi zituen, programa abian jartzeko genituen planak bertan behera geratuz.

3. Albistegia


2. Albistegia – 2020-ko Otsaila

Dena prest programa abian jartzeko!
Programaren frogatze fasea abiatzeko lehenengo urratsa eman dugu honezkero: prestatzaileentzako prestakuntza ikastaro bat antolatzea.
2019-ko azaroaren 4 eta 5-a bitartean, Italia, Bulgaria, Espainia, Errumania eta Erresuma Batuko hamabi prestatzaile eta parte-hartzaile bildu ziren Stafford-eko Abegi Etxean “Gure Unea” (“Our Time”) programa berriaren inguruan formakuntza eman eta jasotzekotan.

2. Albistegia


Proiektuaren berriak 2019-ko irailaren 1a

Zer da FSEPS proiektua?

FSEPS Proiektua (Familiak, Gizarte-bazterketa eta Abegi-etxeak), emakumeek eta beren seme-alabek genero indarkeriaren ondorioz izaten duten gizarte bazterkeriari aurre egiten saiatzen da. FSEPS proiektuan, seme-alabekin abegi-etxe desberdinetan bizi diren emakumeak laguntzeko jardueraprograma bat garatzen ari gara. Gizarte bazterketari aurre egiteko programa bat diseinatzen ari gara, tratu txarren berreskurapen prozesuan laguntzeko eta familia harreman egonkorrak eta iraunkorrak errazteko asmotan.

FSEPS project meeting in Asti/Italy

Proiektuaren berriak 2019ko irailaren 1a

Data protection
We, the "die Berater" Unternehmensberatungs Gmbh (Registered business address: Austria), would like to process personal information with external services. This is not necessary for the use of the website, but allows us to interact even more closely with them. If desired, please make a choice:
We, the "die Berater" Unternehmensberatungs Gmbh (Registered business address: Austria), would like to process personal information with external services. This is not necessary for the use of the website, but allows us to interact even more closely with them. If desired, please make a choice: